POLITIKA

EAEren estatus berria "pizteko" ponentzia bat abiatuko du EAJk irailetik aurrera

Andoni Ortuzarrek esan du "XXI. mendeko Euskadirentzat jantzi juridiko berria" sortzea izango dutela helburu. Alderdiaren 118. urteurrena ospatu du EAJk Bilbon.

2013ko uztailaren 31
17:29
Entzun

Eusko Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoarentzat estatus politikoa aldatzeko ponentzia bat martxan jarrita, EAJk "bere konpromisoa bete" egingo duela adierazi du gaur Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak.

Gaur dira 118 urte Sabino Aranak EAJ sortu zuenetik, eta hura omentzeko ekitaldian izan da Ortuzar. Esan du euskal herritarren "autogobernu nahi legitimoak eguneratu eta babestu" nahi dituela ponentzia horren bidez. Halaber, "estatu zentralista" bat nahi dutenei eta eredu horri "federal" deitzen diotenei esan die ez dutela "Euskadiren eta euskal abertzaletasunaren" babesa izango.

ETAren inguruan ere mintzatu da Ortuzar. Esan du EAJ prest dagoela "ETAren amaiera antolatu bat ahalbidetuko duen prozedura bat beste batzuekin partekatzeko", eta, Espainiako Gobernuaren jarreraren inguruan, erakunde armatuaren "egituraren desegiteari euskal irtenbide bat" ematearen alde azaldu da.

Sorturekin eginiko bileren inguruan, Ortuzarrek adierazi du irailean jarraituko dutela bi alderdiek bilkura horiek egiten, eta gaineratu du EAJ prest dagoela ezker abertzaleak hartutako "aldebakarreko bidean" lagutzen Sortuk "konpromiso etiko eta demokratikoekin" bat egiten badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.