Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2011ko aurrekontuetan EAJ abstenitu egingo dela jakinarazi du Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak. PSE-EEren jarrera kritikatu du legebiltzarkideak, izan ere, EAJk porposatu dituzten 446 zuzenketetatik hiru baino ez baititu onartu PSE-EEk. Datorren abenduaren 23an izango da bozketa, etaGatzagaetxebarriak esan du abstentziora joko dutela PSOErekin daukaten hitzarmenagatik. Horri esker, 472 milioi euro bideratuko dira hiru lurraldeetara, eta hori ez galtzeko joko dute abstentziora.
EAJk aurkeztutako zuzenketetatik onartu diren hiruek 90.000 euroko balioa daukate.Hiru zuzenketa onartu izana zerbait "testimoniala" dela esan du Gatzagaetxebarriak, eta PP nagusi den udalentzat bideratuko diren 9,5 milioiak eta PSE-EEk gidatutako korporazioentzako izango diren 6 milioi euroak kritikatu ditu.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egin dituen adierazpenen arabera, gustura agertu da Gatzagaetxebarria esandakoarekin. "Garrantzitsua da hiru alderdi nagusiek ados agertzea aurrekontuak onartzerakoan"
politika
EAJ abstenitu egingo da Jaurlaritzaren aurrekontuen bozketan
Beraiek proposatutako 446 zuzenketatik, hiru baino ez dituztela onartu jakinarazi du EAJk, eta horregatik ez duela alde bozkatuko. PSOErekin daukan hitzarmenagatik abstenituko dira. Mendia gustura agertu da erabakiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu