EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioak erreakzio soka luzea ekarri du. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak txalotu egin du EAJ «Estatutuaren bidera» itzuli izana.Herrizaingo sailburuak«ongietorria» eman die jeltzaleei Estatutuaren defentsa egiteagatik. Haren hitzetan, Espainiarentzat eta Euskadirentzat «ona» da EAJ Espainiako gobernagarritasunarekin engaiatzea.
Edonola ere, Aresek azpimarratu du Jaurlaritzaizango dela eskumenen inguruko akordioa gauzatuko duena, eta Patxi Lopez lehendakariari dagokiola eskualdatu gabe dauden transferentziak sinatzea. Hala, EAJri«ametsak errealitatearekin» nahastea leporatu dio, oposiziotik gobernatzen ari direla mezua zabaltzen ari delako.
Ildo beretik jo du Jose Antonio Pastor PSEko eledunak ere.Pastorrek EAJ zoriondudu, jarrera «zuzendu» eta Lopezek bultzatutako «aldaketaren klubarekin» bat egin duelako. Pastorrentzat, lortutako akordioa ona da «Euskadirentzat, Espainiarentzat eta euskal gizartearentzat», eta poztu egin da EAJk azkenean ulertu egin duelako «Espainiarentzat onuragarria dena, Euskadirentzat ere ona dela».
Aralar ez du asebetetzen
Bestalde, Aralarrentzat «positiboa» da EAEk eskuduntzak eskuratzea, baina ohartarazi du transferitugabeko eskuduntzei ez zaiela uko egin behar. Halaber, Aralarrek espero du akordioak bakegintzari bultzada ematea. Nolanahi ere, azpimarratu du itunak ez duela «erabat asebetetzen», erabakitzeko eskubidea ez duelako jasotzen, nahiz eta EAJk aldarrikapen hori akordioan jasoko zuela iragarri. Horrekin batera, Nafarroak ere EAEk eskuratuko eskuduntzak jaso beharko lituzkeela iritzi dio Aralarrek.
PPk, berriz, «mesfidantzaz» hartu duakordioa, ez duelako uste euskal gizartearentzat «errentagarria» izango denik. Antonio Basagoitiren ustez, akordioarekinLopez euskal interesak defendatzeko gai ez den lehendakari gisa geratu da euskal gizartearen aurrean.
EAJ «Estatutuaren bidera» itzuli dela dio Jaurlaritzak
Aralarrek kritikatu du akordioak ez duela jasotzen erabaki eskubidea, «EAJk hori hitzeman baitzuen»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu