Politika

EAJ eta EA bakoitza bere kabuz aurkeztuko dira Espainiako hauteskunde orokorretara

Zenbait harreman izan ostean, datorren martxoko Espainiako hauteskunde orokorretara bakoitza bere kabuz aurkeztea erabaki dute EAJk eta EAk. Josu Jon Imaz EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak eman du horren berri Bilbon: azaldu duenez, gaur goizean harremana izan dute EAko zuzendaritzarekin, eta alderdi horretatik jakinarazi diete jada erabakia dutela beren kasara aurkeztea.

2004ko urtarrilaren 26a
15:05
Entzun
Imazen arabera, EAJ "ahalegin guztiz" saiatu da EArekin hitzarmena lortzen: "Uste baitugu gure hautesleek halaxe eskatzen digutela, eta alderdi biek herri proiektu komunak defenditzen ditugula". Nolanahi ere, EAren erabakia guztiz errespetatzen duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.