Espainiako hauteskunde orokorrak

EAJ eta EA elkarrekin aurkez daitezke Espainiako hauteskundeetara, Urkulluk adierazi duenez

Iñigo Urkullu EAJko BBB Bizkai Buru Batzarreko presidenteak RNE irrati katean eskaini duen elkarrizketan jakinarazi duenez, EAJ eta EA elkarrekin aurkez daitezke martxoaren 14ean izango diren Espainiako hauteskunde orokorretara. Urkulluk zehaztu duenez, balizko koalizio bat osatzeko aukera "aztertzen" ari dira, eta akordiorik egitekotan EArekin egingo lukete, "gure lehen aukera eta bakarra EA baita". Urkulluk esan du ETAren jarduna gaitzesten ez duen bitartean ezker abertzalearekin ez dutela inolako akordiorik lortuko.

2004ko urtarrilaren 14a
11:28
Entzun
Iñigo Urkulluren hitzetan, EArekin akordiorik lortzen bada, beste alderdi batzuei ere ateak irekiko lizkioketela, "baina ez Batasunarekin, ETAren jarduna gaitzetsi bitartean ez baitago akordiorik".

Urkullu "lasai eta gustura" azaldu da EAJren barne hauteskundeen prozesua nola eman den ikusita, nahiz eta onartu "une zailak" igaro behar izan dituztela. Joseba Egibarrek GBB Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaritzarako bere burua aurkeztu izana "errespetatzen" duela esan du BBBko buruak, baina EBBren osaketa amaitzeke dagoenez, horretan jarriko dituztela indarrak.

Jose Luis Rodriguez Ibarra (PSOE) Extremadurako (Espainia) presidenteak atzo egin zuen proposamenaren inguruan ere galdetu diote BBBko presidenteari, eta proposamen horretan "PPren antzeko estatu ereduaren ikuspegi jakobinoa" ikusten duela nabarmendu du. Urkulluk esanetan, "badirudi beraiek direla Espainiatik bota nahi gaituztenak", eta proposamen hori aurrera ateratzeak ez liokela batere lagunduko Rodriguez Zapaterori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.