Politika

EAJ eta PSE-EE ados jartzear dira Arabako aurrekontuen inguruan

547 milioi euroko aurrekontua da hitzartzear dutena. Akordioa ixteko gai txiki batzuk falta zaizkiela diote.

2007ko azaroaren 9a
14:53
Entzun
EAJk eta PSE-EEk Arabako 2008ko foru aurrekontuak onartzeko akordioa ia itxita daukate. Negoziazioa ixteko gai txiki batzuk ebaztea falta zaie, eta 547 milioi euroko aurrekontua ikusten dute oraingoz.

Bi alderdiak egin dituzten adierazpenetan negoziazioarekin aurrera jarraitzearen aldeko agertu dira. EAJk “azken xehetasunak” falta direla dio eta PSE-EEk adierazi duenez “akordioa lortuko da”.

Oraingo honetan akordio batera iritsi direnez, bi alderdiek datorren legealdirako Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartu ditzaketela aurreikus daiteke. Izan ere, alderdi batek bestearen laguntza beharrezkoa du aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Arabako foru aurrekontuak Diputatuen Kontseiluan onartuko dira datorren asteartean, eta handik Arabako Batzar Orokorretara igorriko dira. Azaroaren 15ean amaitzen da aurreproiektua batzar orokorretara bidaltzeko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.