Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Gernikako Estatutuaren 30. urteurreneko ekitaldia ospatuko du igande honetan eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak dagoeneko uko egin dio festara joateko egindako gonbidapenari. "Bete ez den zerbait ospatzea ulergaitza" delako, Urkulluren ustez. "30 urte ondoren, oraindik 35 edo 36 gai transferitzeko daude, beraz, kongruentzarik gabekoa da festa egitea".
Ajuria Enean (Gasteiz) izango da ospakizuna, eta Jaurlaritzako lehendakariak ehun herritarrekin ospatuko du jaia. Herritarrez gain, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak ere izango dira igandeko ekitaldian. Jaurlaritzak jakinarazia duenez, Lopezek Estatutua goretsiko du, eta dena betetzeko ere eskatuko du -40 bat eskumen falta dira jasotzeko; 1979an onartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutua-.
politika
EAJ ez da Gernikako Estatutua ospatzeko ekitaldira joango
Jaurlaritzako lehendakariaren gonbidapenari uko egin dio Urkulluk, "bete ez den zerbait ospatzea ulergaitza" delako. Igandean ospatuko dute 30. urteurreneko jaia, Ajuria Enean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu