EAJ ez da joango presoen aldeko manifestaziora, espetxe politikan "berezko bideak" dituelako

2013ko urtarrilaren 3a
12:58
Entzun

EAJ ez da izango alderdi modura Herrira-k urtarrilaren 12rako euskal presoen eskubideen alde antolatutako manifestazioan. Koldo Mediavilla EAJren EBBko erakunde arduradunak azaldu du espetxe politika "kalean presioa egitearen bidez" alda daitekeela baina EAJk "berezko bideak" dituela.

Mediavillak esan du argudio horiek eman dizkiela Herrira-ri, martxaren talde sustatzaileari, EPPKri eta Senideak elkarteari manifestaziora ez joateko. Haren hitzetan, "salbuespeneko" hainbat lege "terrorismoa" zegoen garaian sortu ziren, baina, halakorik ez dagoenez, arau horiek desagertuz joango dira.

Horren harira, Mediavillak gogorarazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari agiri bat eman ziola uztailean, Urkulluren ustez espetxe politikan eta "giza eskubideen berrezarkuntzan" egin beharreko urratsak zeintzuk diren azalduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.