EAJ: «Ezker abertzalearen presentzia ez da totem bat»

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
EAJko BBBko buru Andoni Ortuzarrek esan duenez, ezker abertzalearen presentzia ez da «totem bat» alderdi jeltzalearentzat Eusko legebiltzarrean lantaldea osatzeko orduan. Nolanahi ere,araudia betez «ahots guztiek parte har dezaten» konponbidea lortzeko astia badagoela nabarmendu zuen herenegun, Info 7 irratian egin zioten elkarrizketa batean.

Gogorragoa da PPk duen jarrera. Lantaldeak «terrorismoari zilegitasuna kentzeko» balio badu bere alderdiak parte hartuko duela esan du Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak. Baina «Batasunaren aldarrikapenetan katramilatzeko» baldin bada PPko legebiltzarkideak ez direla joango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.