Gipuzkoan EAJ atera da nabarmen garaile, baina boto aldaketarik nabarmenena PP eta PSE-EEren artean egon da. PPk bi diputatu lortu zituen orain dela lau urte eta PSE-EEk bat; atzo emaitza hori irauli egin zen. PSE-EEk bi diputatu lortu zituen, eta PPk bat.
Bestalde, inkesten arabera, EA eta Aralar-Zutik koalizioaren artean zegoen diputatu hori,EAk eraman du azkenean, boto alde handiarekin gainera. Halere, EAk boto kopuruetan behera egin du (3.000 boto). Badirudi EAJ eta EA koalizioan ez joateak, alderdi nagusia indartu duela. Alabaina, aipatzekoa da, Bergarako Ekimenak zerrenda bat atera izan balu zerrendaburu hura izango zela Madrilera joango zena, EAko Begoña Lasagabasterren ordez. Boto baliogabeak 49.000 izan dira Gipuzkoan eta orain dela lau urte 2.841 izan ziren. Boto horiek kenduta 46.000 bototik gora ateratzen dira Bergarako Proposamenarentzat, eta EAk 42.000 atera ditu. Beraz, kanpaina egiteko izan dituzten zailtasunak aintzat hartuta, azkenean boto kopuru garrantzitsua lortu du.Halere, Aralar-Zutik koalizioa ez zen orain dela lau urteko hauteskundeetara aurkeztu. Iazko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta, baina, ia hirukoiztuegin du boto kopurua.Bestalde, PSE-EEren igoera aipatu behar da. PPk ia 2.000 botoen aldea atera zion Gipuzkoan PSE-EEri orain dela lau urte. Orain, berriz, PSE-EEk 46.000 boto atera dizkio PPri. PPk ia 25.000 botoetan egin du behera, baina PSE-EEk boto horiez gain, beste 15.000 ere jaso ditu. Aipatzekoa da, bestalde, abstentzioaren beherakada. Gipuzkoan, boto emaileen % 74 joan da botoa ematera. Abstentzioa % 45 izan zen orain dela lau urte, eta % 27ra ez zen iritsi atzo. Dena den, kontuan hartu behar da, orain dela lau urte EHk abstentziora deitu zuela, eta Gipuzkoa izan zela abstentzio handiena izan zuen herrialdea. 13 puntuko igoera izan zuen abstentzioak 2000. urtean, 1996. urtearekin alderatuta. Badirudi, alderdiek botoa emateko egindako eskaerak eta azken gertakariek boto emaileengan eragina izan dutela.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK. EMAITZAK. GIPUZKOA
EAJ garaile eta PSE bigarren
EAk lortu du diputatu bat, baina Bergarako Ekimenak zerrenda atera izan balu, hura joango zen Madrilera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu