EAJ: "Heriotza aurreko egoera aztertu behar da, autopsiaz harago"

2014ko otsailaren 6a
18:19
Entzun

"Bene-benetan" sentitzen du Joseba Egibarrek Arkaitz Bellonen heriotza, eta eskatu du gertatu dena ikertzeko eta argitzeko. Egibarren ustez, autopsiaz gainera, aurretikoak ere ikertu behar dira, egoera, eta, ezagutu behar da ere, laguntzarik jaso zuen.

Horrez gainera, espetxe politika "erabat aldatzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta "kentzeko terrorismoaren kontrako politikaren baitan diseinatu zen salbuespenezko egoera". Espetxe politika aldatzeko unea dela iritzi dio, eta presoek espetxe onurak jasotzeko aukerak izatekoa.

"Beharrezkoa da mendekuen oinarritua ez dagoen espetxe politika bultzatzea, presoen bergizarteratzean oinarrituta egongo dena". Eta urruntzea "zigor gehigarri bat da presoentzat eta senideentzat".

Geroa Bai ere azalpen eske

Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazen eta Espetxeetako idazkari nagusi Angel Yusteren agerraldia eskatu du Uxue Barkosk, Espainiako Kongresuan Geroa Baiko diputatuak heriotzaren "zergatiak eta baldintzak" azal ditzaten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.