Politika

EAJ "iragan autonomistara" itzultzen bada EAk ez du haiekin hitzarmenik egingo hauteskundeen ondoren

Burujabetza eta erabakitzeko eskubidea babesten dutenekin soilik egingo dutela bat nabarmendu du Rafa Larreina Antolakuntza idazkariak.

2007ko apirilaren 14a
18:14
Entzun
"EAJk iraganera itzultzeko hautua egiten badu, Ardanzaren aro autonomistara eta gure herriaren erabakitze eskubidearekin konpromezu argia ez duten alderdiekin gobernuak egiten zituen garaira, hitzarmen aukera batetik kanpo geratuko da", esan du Larreinak Zumaian (Gipuzkoa), Iñaki Agirrezabalaga herri horretako alkategaia aurkezteko ekitaldian. "EAren jarrera oso garbia da, burujabetzaren aldeko hitzarmenen alde egingo dugu, gure herriaren erabakitze eskubidearekin eta eskubide horren gauzatzearekin konpromiso argia dutenen alde".

Halaber, Ongizate Estatuaren aldeko jarrera progresista erakusten duten alderdiekin, eta "errotik demokrata" direnekin egingo dituztela itunak iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.