Politika

EAJ Jaurlaritzatik kentzeko asmoa berretsi du Ahal Dugu-k, jeltzaleekin bildu ostean

Gizarte gaietan EAJrekin ez daudela ados esan du Nagua Albak Sabin Etxeko bilera amaitu denean, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden arren, ikusi egin beharko dela norekin egiten dituzten aliantzak. EAJko kideek ez dute bileraren baloraziorik egin.

jarraia121110.jpg
2016ko martxoaren 29a
07:30
Entzun

Ahal Dugu-ko idazkari nagusi hautatu zutenean iragarri zuen Nagua Albak gainontzeko alderdietako ordezariekin biltzeko asmoa. Hain zuzen, gaur hasi dute bilera saila, eta EAJ izan da elkarrizketa mahaian esertzen lehena.

Eguerdian bildu dira bi aldeak EAJren Bilboko egoitzan. Han izan dira EBBko buru Andoni Ortuzar, Bizkai Buru Batzarreko Itsaso Atutxa eta EAJren harreman instituzionaletarako kide Koldo Mediavilla; Ahal Dugu-tik, berriz, Alba bera, Lander Martinez antolakuntza idazkaria eta Eduardo Maura politikagintzarako idazkaria joan dira.

Bilera "adeitsua" egin dutela azaldu du Albak, bileraren ostean, baina beraien asmoa EAJ Jaurlaritzatik kentzea dela berretsi du. Izan ere "aldaketa" eragin nahi dutela dio, eta beraien iritzian, aldaketa egiterik ez dago jeltzaleek agintean jarraitzen duten bitartean.

Martxoaren 7an hautatu zuten Alba alderdiko idazkari nagusi, Roberto Uriarte buru zuen zuzendaritzak abenduan dimisioa eman ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.