EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK: BIZKAIA

EAJ nagusitu da Bizkaian, 12 eserleku lortuta

Sozialistak izan dira bigarren indarra herrialdean, zortzi eserlekurekin. Boto baliogabeak 44.073 izan dira Bizkaian.

2009ko martxoaren 1a
23:45
Entzun
EAJ nagusitu da Bizkaian, herrialdean botoen %100 zenbatuta dagoenean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datu ofizialen arabera, 12 eserleku lortu ditu EAJk Bizkaian, 240.015 botorekin. 2005ean EArekin batera aurkeztu zenean koalizioak lortutakoak baino eserleku bat gehiago lortu du alderdi jeltzaleak. PSE-EE izan da bigarren indarra, 176.699 botorekin zortzi eserleku lortuta. Orain lau urte baino bi legebiltzarkide gehiago lortu dituzte sozialistek. PPk 4 ordezkari lortu ditu Bizkaian (2005ean herrialde horretan lortutakoak baino bat gutxiago).

D3Mk boto baliogabea eskatua zuen, eta 44.073 bizkaitarrek egin dute hautu hori. Boto horiek aintzat hartuta, bi ordezkari lortuko lituzke D3Mk Bizkaian; EAJk eta PPk bana galduko lukete -EAJk 11 eta PPk 3 lortuko lituzkete boto baliogabeak kontuan hartuta-.

Aralarrek lehen aldiz ordezkari bat lortu du Bizkaian. Ezker Batuak orain lau urte lortu zuen eserlekua galdu egin du, eta ez du ordezkaririk lortu herrialde horretan. Eusko Alkartasunak eta UPD alderdiek ere ez dute eserlekurik lortu Bizkaian.

Abstentzioa %32,42koa izan da herrialdean.



Botoen %100 zenbatuta (datu ofizialak)

EAJ. 12 legebiltzarkide (240.015 boto, %41,53).

PSE-EE. 8 legebiltzarkide (176.699 boto, %30,58).

PP. 4 legebiltzarkide (81.015 boto, %14,02).

EA. 0 legebiltzarkide (16.801 boto, %2,91).

EB. 0 legebiltzarkide (19.893 boto, %3,44).

Aralar. 1 legebiltzarkide (24.586 boto, %4,25).

UPyD. 0 legebiltzarkide (10.801 boto, %1,87).

Botoen %100 zenbatuta (D3Mren botoak aintzat hartuta)

EAJ. 11 legebiltzarkide (240.015 boto, %25,19).

PSE-EE. 8 legebiltzarkide (176.699 boto, %18,54).

PP. 3 legebiltzarkide (81.015 boto, %8,5).

EA. 0 legebiltzarkide (16.801 boto, %1,76).

EB. 0 legebiltzarkide (19.893 boto, %2,09).

Aralar. 1 legebiltzarkide (24.586 boto, %2,58).

UPyD. 0 legebiltzarkide (10.801 boto, %1,13).

D3M. 2 legebiltzarkide (44.073 boto, %4,63)

2005eko emaitzak Bizkaian

EAJ-EA. 11 legebiltzarkide (267.247 boto, %40,97).

PSE-EE. 6 (152.459 boto, %23,37).

PP. 5 (114.845 boto, %17,61).

EHAK. 2 (65.623 boto, %10,06).

EB. 1 (36.226 boto, (%5,55).

Aralar. 0 (10.242 boto, %1,57).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.