Borja Semper PPko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, PSEk eta EAJk erdietsitako akordioak ez du egonkortasuna bermatzen, eta kritikatu du "iraungitako eskema politikoetan" oinarritzen dela. Semperrek gogorarazi du PP adostasunetara heltzeko proposamena egin zuela, baina salatu du bi alderdiek akordioa "estutu" nahi izan dutela, adostasuna "zabalagoa" izateko aukera baztertuz.
"Beste alde batera" begiratu nahi izan dute bi alderdiek PPren eskaintzaren aurrean, Semperren arabera. Ildo horretatik, gaineratu du EAJ ez dagoela "egonkortasun instituzionalari" begira, akordio horrek egonkortasuna bermatzen ez duelakoan. Jarreraz aldatzeko eskatu die PSEri eta EAJri.