Politika

EAJ, PSE eta PP elkarrekin Bilboko manifestazioan

"Gure eskubidea da, bakea eta askatasuna. ETA ez" lelopean egingo da Bakearen Aldeko Koordinakundeak antolatutako manifestazioa.

2007ko otsailaren 10a
13:55
Entzun
Aspaldian ez bezala, EAJ, PSE eta PP alderdiko ordezkariak elkarrekin izango dira Gesto por la Paz-Bakearen aldeko Koordinakundeak gaur Bilbon deitu duen manifestazioan. PPk manifestazio horretan izango dela iragarri du,"leloa argia delako eta zalantzarako tarterik uzten ez duelako". Antonio Basagoiti PPren Bizkaiko presidentea, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Josune Ariztondo EAJren EBBko idazkaria, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Rafael Larreina EAko Antolakuntza idazkaria eta Mikel Arana EBren Presidentziako bozeramalea izango dira, besteak beste, manifestazioan.

Manifestazioa 17:30ean irtengo da Jesusen Bihotza plazatik eta Bilboko udaletxean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.