ERREAKZIOAK / Euskal herriko eragileak
EAJ: "Su-etena atzerabiderik gabea izatea exijitzen dugu"
ETAk iragarri duen su-etena "atzerabiderik gabea" izatea exijitu du gaur EAJren EBBko buru Josu Jon Imazek. Gainera, horrek "indarkeria eta bortxa guztien desagertzea" ekartzea ere eskatu du. Gainera, azpimarratu duenez, hori guztia "euskal gizarteak behin eta " eskatu du. Aukera "inteligentziaz, konpromezuz, eta denen elkarlanarekin" baliatu behar da Imazek esan duenez. "Euskal gizarteak bakean eta askatasunez bere etorkizuna erabaki dezan lan egin behar dugu".
Itxaropena sortzeko arrazoia da EAJren usten ETAren su-etena, eta "Euskadi indarkeria behin betiko amaiera begiztatzen laguntzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu