EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarrak atzo egin zuen batzarra igandeko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak aztertzeko eta etorkizuneko itunak bideratzeko, baina ez zuen hitzarmen estrategiari buruzko erabakirik hartu.
Efe albiste agentziari EBBko iturri batzuek esan diotenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan emaitzen nondik norakoa oso desberdina izan dela aintzat hartuta jeltzaleek zaila ikusten dute udal eta diputazio guztietarako balio dezakeen hitzarmen biderik hartzea.
Bide horretatik, Jaurlaritzako hirukoa (EAJ, EA, EB) gehi Aralarren eredua arazotsua sumatzen du:ez litzateke nahikoa Araban diputazioa eskuratzeko; Bizkaian, berriz, ez dute halako itunen beharrik; Gipuzkoan, azkenik, "programa arazoak" sortzen dizkie EB-Aralar erraustegiaren, Pasaiako portuareneta AHTren kontra dagoelako.
PSE-EErekin erakunde guztietarako balio duen hitzarmen bat egiteak ere kezka eragiten du EBBn, hain justu, Jarularitzaren egonkortasunean arazoak sortuko lituzkeelako.
Nolanahi ere, EAJko zuzendaritzako kide batzuek hirukoa gehi Aralarren aldeko apustua egin dute dagoeneko argi eta garbi, hala nola, GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakari Joseba Egibarrek eta Gipuzkoako ahaldun nagusigai Markel Olanok.
M-27. Hauteskundeen ondorena
EAJk arazotsua sumatzen du hirukoaren aldeko apustua
EBBk ez zuen hitzarmen estrategiari buruzko erabakirik hartu atzoko bileran, baina zaila ikusten du erakunde guztietarako balio dezakeen itunik egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu