Informazioa emateko eta partaidetza sustatzeko asmoz, Batzoki telebista –BAT telebista– abiatu du EAJk. 30 Batzoki ingurutan eta Internet bidez ikusi ahal izango da telebista katea, eta «txikia eta xumea» den arren hazten joateko helburuarekin sortu dutela argitu du Andoni Ortuzarrek, EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.
Trapagaranen (Bizkaia) aurkeztu dute BAT, eta han izan dira, besteak beste, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusien presidentea, Izaskun Bilbao Europako legebiltzarkidea eta Ortuzar bera. Telebistaren eduki nagusia informazioa izango dela adierazi du Ortuzarrek, baina ez da bakarra izango, partaidetzarako tresna ere izatea nahi baitu: «Denborarekin, joan eta etorriko informazioa bultzatu nahi dugu. Guk informazioa zabaldu nahi dugu, baina baita jaso ere». Eguraldiak eta sukaldaritzak lekua izango dute programazioan, eta denbora-pasarako jarduerak ere izango dira: «Horri esker, gure artean apustu ugari izango direlakoan gaude», esan du Ortuzarrek.
Ikusleen ezaugarriak zein diren badakitela ziurtatu du Ortuzarrek. Haren iritziz, hori oso baliagarria izango zaie proiektua abiatzeko eta edukiak erabakitzeko orduan.
EAJk Batzoki telebista sortu du, «informazioa eta partaidetza uztartzeko»
Telebista «txikia eta xumea» dela baina hazteko asmoarekin sortu dutela azaldu du Andoni Ortuzarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu