EAJ-ren bilera erronda

EAJk bigarren bilera sorta egingo du, eta PSEri eta EH Bilduri arreta berezia eskainiko die

Ortuzarrek nabarmendu du lehen bilera sortan alderdi guztiek agertu dutela akordioak egiteko borondatea, baina zehaztu du PPren eta Elkarrekin Podemosen asmoa dela jeltzaleen alternatiba izatea. 

EH Bilduren eta EAJren arteko lehen bilera, joan den astean. LUIS JAUREGALTZO / ARGZKI PRESS
2016ko urriaren 5a
07:31
Entzun

Bi dira gobernabideari begira EAJri babesa emateko prest agertu diren alderdiak, PSE eta EH Bildu, eta, eskaintza hori kontuan hartuta, bigarren elkarrizketa sorta hasiko dute jeltzaleek. Hala iragarri du Andoni Ortuzarrek. Lehen bilera sailaren balorazioan, ezker abertzalearekin eduki zuten aurrez aurrekoan izandako giro aldaketa nabarmendu du EBBko presidenteak.

"Ez da inor harrituko baldin badiot orain arteko gure harremanak ez direla onak izan, eta egia da, oraindik ere, alor askotan elkarrengandik urrun gaudela, baina agian heldu da aldaketarako unea", azaldu du Ortuzarrek EH Bilduri erreferentzia eginez. Haren esanetan, harekin inolako akordiorik izango bada, ordea, lehenik bakeaz eta elkarbizitzaz duten jarrera argitu beharko dute.

Aldiz, beste balizko gobernukideak, PSEk, dagoeneko egina du bide hori. "Dagoeneko baditugu akordioak hainbat udal eta aldunditan", gogorarazi du buruzagi jeltzaleak, eta, beraz, "errazago" iritzi die harekiko harremanei. Hala ere, aurrera egin aurretik jeltzaleen hamar puntuko proposamenari erantzun beharko diote alderdiek, eta, hori eskuetan, bigarren bilera saila hasiko lukete.

Unean-uneko akordioak bai

Elkarrekin Podemosekin eta PPrekin egindako bilerez ere balorazio baikorra egin du Ortuzarrek, baina nabarmendu du bai batzuek eta bai besteek jeltzaleen alternatiba izatea dutela helburu. Ondorioz, haiekin gobernua osatzeko aukerarik ikusten ez badute ere, EBBko buruak ez du baztertu unean uneko akordioak egiteko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.