EAJk esan du Tabakoaren Legeak ez duela debekatzen elkarte gastronomiko eta txokoetan erretzea, "legeak espreski uzten dituelako aplikaziotik at, ez baitira ostatuak eta jatetxeak". Ondorioz, horietan erre ahal dela dio EAJk.
Joseba Agirretxea EAJko diputatuak prentsa ohar batean adierazi duenez, "elkarte gastronomikoak elkartzeko gune pribatuak dira, bazkideek erabakitako estatutu propioak dituzte, diru irabazi asmorik gabeak dira, eta Tabakoaren Legeak ez du eragozten leku horietan erretzea".
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari "polemika artifiziala" sortu izana egotzi dio Agirretxeak. Bengoak duela egun batzuk zioen elkarte gisa erregistratuta dauden txokoetan ezin dela erre.
Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean Espainiako legea. EAEren kasuan, araudiaren aplikazioa Jaurlaritzari dagokio.
tabakoaren legea
EAJk dio erre ahal dela elkarte gastronomikoetan
"Elkartze gune pribatuak dira, estatutu propioak dituzte, diru irabazi asmorik gabeak dira, eta Tabakoaren Legeak ez du eragozten leku horietan erretzea", esan du Joseba Agirretxea diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu