EAJk «esker ona» adierazi dio Idahoko adierazpenari

Garrantzitsutzat jo du nazioarteak «Euskadin bakea bermatzearen aldeko konpromisoa hartzea»

Erredakzioa
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
EAJk ongi hartu du eta «esker ona» adierazi dio Idahoko Legebiltzarrean Euskal Herrian hasi den aro politiko berriaren inguruan landu duten adierazpenari, atzo prentsa ohar baten bidez jakinarazi zuenez.

Idahoko ordezkarien ganberak aho batez onartu zuen Estatu Gaietarako Batzordeak landutako adierazpena. Bertan, ETAk borroka armatua behin betiko uzteko hartu duen erabakia txalotzeaz gainera, Espainiako eta Frantziako gobernuei, Nafarroakoari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die elkarrizketa bultzatzeko bake iraunkorra lor dadin, indarkeriaren biktima guztiak aintzat hartzeko eta «euskal lurraldeen etorkizun konstituzionala bide demokratiko guztiak erabiliz» erabakitzeko.

Alderdi jeltzalearentzat, «garrantzitsua da oso» nazioarteko erkidegoak «Euskadin bakea bermatzearen aldeko konpromisoa hartzea», oharrean dioenez, «ideia politiko guztiak errespetatuta eta biktimak aitortuta».

EAJk espero du Idahoko ordezkarien ganberak egin duen bezala, Senatuak ere datozen egunotan adierazpen hori berrestea.Pete Cenarrusa Estatu idazkari ohiari eta haren fundazioko kideei ere eskerrak eman dizkie EAJk, AEBetan «euskal interesen defentsan egin duten lan guztiarengatik», egitasmoa Idahoko Legebiltzarrera haiek eraman baitute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.