Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

EAJk eskuratuko lituzke boto gehien EAEn, Eusko Jaurlaritzak kaleratutako inkesta baten arabera

Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratu duen hauteskunde kanpainako lehen inkestaren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak lortuko lituzke boto gehien EAEn, egun Madrilgo Kongresuan dituen zazpi eserlekuak mantenduz. PPk EAEn dituen zazpi dipuetatik bi gal ditzakeela jasotzen du inkestak eta PSE-EE lau eserleku izatetik sei izatera pasako litzateke. EAk Madrilen duen diputatua gal dezakeela dio Eusko Jaurlaritzaren inkestak, eta Aralarrek bat lor dezake Gipuzkoan. EB-IUk ez du diputaturik Madrilen, eta galdeketaren arabera, oraingoan ere ez du batere lortuko.

Garbiñe Ubeda kazetaria. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2004ko otsailaren 27a
14:58
Entzun
Ikertalde inkesta etxeak egin du datu bilketa Eusko Jaurlaritzarentzat, 2.837 herritarrei atez ate elkarrizketak eginda.

Inkesta horren arabera, Araban ez litzeke aldaketarik egongo eta alderdi guztiek eserleku beral lortuko lituzkete. EAJk eta PSE-EEk diputatu bana eta PPk bi. Bizkaian EAJk lau diputatu aterako lituzke eta PPk egun dituen hirutatik bat gal dezake, PSE-EEren mesedetan. Beste alderdiek ez lukete lortuko ordezkaritzarik. Gipuzkoan EAJk bi diputatu ditu, eta eutsi egingo lieke emaitza horiei. PPK bat gal dezakeela dio inkestak eta horixe eskura dezake PSE-EEk. Eusko Alkartsunak, berriz,Madrilen duen eserlekua gal dezake Aralarren mesedetan.

Boto baliogabea ere aztertu du inkestak. Hiru lurraldeen batazbestekoa %5 inguru izan daiteke, duela lau urte %1era ere ez zen iritsi bitartean. Abstentzioak berriz behera egingo luke hiru herrialdeetan. Bi puntu izango lirateke Araban, bost Bizkaian eta nabarmenena Gipuzkoan, hamahiru puntu behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.