politika

EAJk Estatutuaren 30. urteurrena "gogoratu" egingo du, "ez ospatu"

Andoni Ortuzar Bizkaiko jeltzaleen presidenteak aitortu du EAEko ituna izan zela "EAJren apustua trantsizio garaian", baina salatu du Espainiak oraindik ez duela bete, eta Estatutuaren balioa eta izaera aldatu nahian dabiltzala. 1979ko urriaren 25ean onartu zuten, erreferendumean.

2009ko urriaren 8a
11:54
Entzun
Urriaren 25ean beteko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutuak ('Gernikako Estatutua' bezala ezagutzen denak) 30 urte -Eusko Jaurlaritzak ospatzeko ekitaldia egingo du aurten-, eta EAJk gaur esan du Estatutuaren urteurrena "gogoratu" egingo duela, "baina ospatu ez". "Izan ere, [Espainiako Gobernuak] oraindik ez du bete Estatutua", adierazi du Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidenteak. Ia 40 eskumen igorri gabe ditu Espainiako Gobernuak. "Estatutuak bete ez dutenek ospatuko dute...".

EAJk 1979ko erreferendumean alde bozkatu zuen, eta Ortuzarrek azpimarratu du "Euskadiren autogobernuarentzat lehen mailako tresna politikoa" izan dela urteotan. "EAJk trantsizio garaian egindako apustua izan zen, berriz ere euskal botere politikoa izateko".

Haren arabera, azkeneko urteetan Gernikako Estatutuaren balioa eta izaera aldatu nahian dabil Espainiako Estatutua, hemengo erakunde batzuek auzitegietara jo izan dutelako haren aurka.

Juan Jose Ibarretxe zela Eusko Jaurlaritzako lehendakari, EAJk, beste talde parlamentario batzuekin batera, EAEko Estatutu berria onartzeko proposamena egin zuen, baina Espainiako Kongresuak atzera bota zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.