Eusko Legebiltzarra

EAJk eta PSE-EEk beste urrats bat egin dute

"Gobernagarritasuna ahalbidetuko duten akordio politikoak lortzeari begira" proposamena egin dio EAJk PSE-EEri: Akordiorako 10 topagune ardatz. Gaur egindako bileran bidean sakontzekotan geratu dira.

jarraia127937.jpg
2016ko urriaren 20a
18:14
Entzun

EAJk eta PSE-EEk bilera egin dute gaur Eusko Legebiltzarrerako "gobernagarritasuna ahalbidetuko duten akordio politikoak lortzeari begira", eta bilera ostean elkarrekin zabaldu duten oharrean azaldu dutenez, "ordezkaritza bien arteko bilera produktiboa eta positiboa izan da, talde bien artean ireki den eztabaidan aurreikusitako gai guztietan sakontzeko erabakia hartu da".

Koldo Mediavilla, Joseba Egibar, Josu Erkoreka eta Jesus Peña izan dira bileran EAJtik, eta Iñaki Arriola, Miguel Angel Morales, Begoña Gil eta Jose Antonio Pastor PSE-EEtik.

Jeltzaleen proposamenari "erantzun globala" eman dio PSE-EEk, eta sakontzekotan gelditu dira. Hain justu, oharrean azaldu dutenez, gaur zehaztu dute bileretarako metodologia eta hurrengo batzarretarako egutegia. "Diskretuak" izango direla diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.