Ezker abertzalea suntsitzeko estrategiaren baitan kokatu dute 18/98ko auzipetu eta zigortuek auzi horretako erabakia. PSOE ez ezik EAJ ere egin dute gertatukoaren erantzule: "Ez dugu sinesten EAJren baimenik gabe horrelako erasoak egin daitezkeenik".
Hala ere, gertatuak gertatu Euskal Herriak etorkizuna bere esku daukala uste dute, eta horretarako auker bakarra dagoela azaldu du Iñigo Elkorok: "Euskal Herriak iruzur berri honi aurre egin behar dio, Euskal Herriak etorkizuna bere eskuetan dauka, baina etorkizun hori soilik borrokaren bidez lortuko da".
Hain justu, zortzi auzipetuk parte hartu dute horiek guztiak esan diren prentsaurrekoan, Donostian; ehun bat senide eta lagunen babesa ere izan dute. Epaiketa garaian gaixorik izan zirelako aparte epaituko dituzten Jose Ramon Aranguren eta Iñigo Elkorok hitzegin dute guztien izenean. Hain justu, Euskal Herriak etorkizuna bere eskuetan duela nabarmenduta, bihar Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. 12:00etan hasiko da manifestazioa, Aita Donostia plazan.
Gero eta atxilotu gehiago
Nolanahi ere, salaketak salaketa, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz auzipetuak atxilotzen jarraitzen dute. Honakoak atxilotu dituzte azken orduetan: irian Campos, Patxo Murga, Bixente Askasibar, Mikel Aznar, Karlos Trenor, Xabier Arregi, Iñaki Zapiain eta Teresa Toda. Hain justu, Toda izan da prentsaurrekoan parte hartu duen zortzi auzipetuetako bat. Mikel Aznar, berriz, ekitaldi horretara zihoala atzeman dute.
Horrenbestez, 35etik gora dira atxilotutako auzipetuak, eta dagoeneko 30 bat sartu dituzte Madrilgo Soto del Realgo espetxean. "Badaezpada" 52 auzipetuetatik 46 atxilotzeko agindu duAuzitegi Nazionalak, ihes egiteko arriskua dagoela iritzita. Abenduaren 10 arte ez dute jakinaraziko 18/98 auziko epaia, baina filtratu denez, zigor handiak dira, kasu askotan fiskalak eskatutakoak baino handiagoak.
'18/98 auzia'
EAJk eta PSOEk euskal herritarrei beste "iruzur" bat egiten dietela salatu dute auzipetuek
Atxiloketek aurrera jarraitzen dute: Mirian Campos, Patxo Murga, Bixente Askasibar, Mikel Aznar, Karlos Trenor, Xabier Arregi, Iñaki Zapiain eta Teresa Toda atxilotu dituzte azken orduetan. Soto del Realgo espetxean saratu dituzte asko. Biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute auzipetuek; 12:00etan abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu