EAJren eta PSOEren arteko Tranferentzien Batzorde Mistoa irailean elkartuko da berriro, oraindik transferitu gabe gelditzen diren zortzi eskumenei buruz hitz egiteko. Ekainean 11 transferentzia adostu zituzten sozialistek eta jeltzaleek.
Gaur, horietako zortziri buruz aritu dira, tartean trenbide sareena eta EAEtik doazen autopistena. Gainerakoak irailean tratatuko dituzte.
Bilera akordiorik gabe itxi badute ere, jarrerak hurbildu dituztela azpiimarratu dute PSOEko eta EAJko ordezkariek.
Jaurlaritzak trasferentziak "baldintza onetan" ematea desio du
Idoia Mendia bozeramaileak adierazi du transferentziak "baldintza onetan egitea desio" duela, eta bereziki "orain bezalako une ezegonkorretan" oso garrantzitsua dela aurrekontuak onartzea.
EAJ bilera horietan egoteari buruz, Jaurlaritzan "begi onez" ikusten dutela adierazi du Mendiak.