EAJk Etxegaraten bidesaria jartzeko eskatu dio Bilduri
DONOSTIA. Etxegaraten kamioilari atzerritarrentzat bidesaria jartzeko eskatu dio EAJk Gipuzkoako Foru Aldundiari. Jeltzaleen iritziz, Bilduk errepideen kudeaketan «deus ere» egin gabe jarraitzen du, eta atzerriko 10.000 kamioilarik Gipuzkoa zeharkatzen dute «sosik utzi gabe». EAJren arabera, urtero 53 milioi euro galtzen ari da Aldundia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu