gizartea

EAJk euskara gaietan Euskal Herri mailako lankidetza batzordea osatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamena aurkeztu du EAJk eta orain, Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu beharko dute.

2009ko irailaren 29a
20:32
Entzun
EAJko legebiltzarkideek euskara gaietan Euskal Herri mailako lankidetza hitzarmeneko batzordea eratzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari legez besteko proposamen baten bitartez. EAJren proposamen hori Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu beharko dute eta ondoren, Jaurlaritzak hartu beharko du azken erabakia.

EAJren proposamenean biltzen den moduan, "batzorde horrek hiru herri-erakundeen erabaki autonomia eta funtzionamendu arauak errespetatu beharko ditu eta, lankidetza gaiak zehazterakoan erreferentzi moduan, Eremu Urriko Hizkuntzen Europa Itunean ezarritako esparruak hartuko ditu kontutan".

Izan ere, lankidetza hitzarmena sortzeko lehen pausoak ematen hasi dira, baina helburua oraindik ez da gauzatu. 2007an Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak lankidetza hitzarmena sinatu zuten eta aurtengo urtarrilean, berriz, Juan Jose Ibarretxe buru zuen Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politika gaietan elkarlana bideratzeko akordioa adostu zuten.

Otsailean, hiru aldeak -Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduradunak, Euskararen Erakunde Publikoa eta Nafarroako Gobernua- batzartu ziren eta hiruren arteko lankidetza hitzarmena lantzeko batzordea sortzea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.