udalak

EAJk ez du babestuko Donostiako alkatearen kontra PPk aurkeztuko duen zentsura mozioa

Ezohiko udalbatzarra egin dute. "Gobernatu egin dugu, desberdin agian, baina gobernatu eta kudeatu egin dugu; donostiarrekin batera, gainera", esan du Izagirre alkateak.

2012ko urriaren 11
16:50
Entzun

PPk Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkeztuko duela jakinarazi du gaur Ramon Gomez hautetsiak, ezohiko udalbatzarrean, PSE-EEri eta EAJri neurria babesteko eskatu die, baina Eneko Goia bozeramaile jeltzaleak aurreratu du bere taldeak ez duela babestuko. PSEk babestuko balu ere, PPk eta biek lukete gehiengo osorik izango eta Izagirrek karguan segituko luke. 

Eskaeraren berri izan aurretik, Izagirre alkateak azpimarratu du donostiarrekin batera ari dela lanean udal gobernua. "Gobernatu egin dugu, desberdin agian, baina gobernatu eta kudeatu egin dugu; donostiarrekin batera, gainera". Herritarrekin egoteak lehentasuna izan dutela adierazi du, eta Martuteneko uholdeak jarri ditu adibide gisa: "Hara joan ginen, aurpegia eman genuen eta, batez ere, entzun egin genien". 

PSEko eta PPko bozeramaile Ernesto Gascok eta Ramon Gomezek "ez duzu azterketa gainditu", esan diote alkateari. Eneko Goia EAJko eleduna ere kritiko azaldu da Izagirreren lanarekin: "Alkateak esan duen guztia sinetsi egiten al du? Sinesten badu, beste mundu batean bizi da,errealitate birtual batean".

Iazko udal hauteskundeez geroztik dago Bildu alkatetzan. Aurreko hogei urteetan PSE egon zen. Bilduk zortzi hautetsi ditu, eta gutxiengoan da. PSEk zazpi zinegotzi dauzka, PPk sei eta EAJk ere sei. 2011ko udal bozetako emaitzak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.