Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako departamenduak egin ohi duen Euskobarometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta 22 eta 23 eserleku artean lortuko lituzke. Euskobarometroak 1.200 lagun elkarrizketatu zituen azaroa eta abendua bitartean, eta inkestaren emaitzek erakusten dutenez, Amaiur bigarren indarra litzateke: emaitzetan EAJrekin parekatzeko aukera luke, nahiz eta inkestak tarte zabala ematen dion (19 eta 22 eserleku artekoa). PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke, 16 eserlekurekin, eta PP laugarrena, 13rekin.
Inkesta duela hiru hilabete egin arren, ondorio nagusietako bat litzateke PSE-EEk ezinezko lukeela gaur egungo formula errepikatuta Eusko Jaurlaritzara heltzea. Era berean, alderdi txikiei dagokienez, UPDk ez luke eserlekurik lortuko eta Ezker Anitza botoen %3 lortzeko mugan ibiliko litzateke. Ordezkaritzarik gabe geratu eta hiru eserleku lortu arteko tartea ematen dio Euskobarometroak. Era berean, inkesta horren arabera, boto abertzaleak gehiengoa lortuko luke, eta lehen aldiz bi indar nagusiak abertzaleak lirateke.
Herrialdeka, EAJ litzateke lehen indarra Bizkaian; Amaiur lehen indarra litzateke Gipuzkoan eta PPk irabaziko lituzke bozak Araban.
EAJk irabaziko lituzke bozak eta Amaiurrek gertutik segituko lioke
Euskobarometroaren arabera, EAJk 22 eta 23 eserleku artean lortuko lituzke, eta Amaiurrek 19 eta 22 artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu