Politika

EAJk "kemenez egingo du protesta" politika aktiboak "debaluatuta" heltzen badira

Espainiako Gobernua Eusko Jaurlaritzari ematekoa den lan eskumenari buruz egin du hitz Iñaki Anasagastik.

2010eko abuztuaren 27a
16:56
Entzun
Iñaki Anasagasti EAJko Madrilgo senatariak Radio Euskadiri adierazi dionez, bere alderdiak "kemenez egingo du protesta", lan politika aktiboen konpetentzia "debaluatuta" ematen bazaio EAEko gobernuari.

Azken aldian, EAEko sozialistek "euren siglen alde soilik egitea" leporatu diete EAJko kideei. Kritika horiei erantzunez, Anasagastik adierazi du "Euskadiren alde edozer gauza egiten" dutela eta orain arte, politika aktiboen transferentziari uko egin diotela, Patxi Lopezen gobernua "behetik jokatzen ari" delako, "argazkian atera nahian".

Anasagastik ziurtatu du, EAJk "transferentzia hori hobetu nahi" duela, eta PSEko kideen adierazpenak "komedia handitzat" jo ditu.

Lan politika aktiboak Eusko Jaurlaritzari ematea 2010eko urtarrilerako zegoen aurreikusita, baina, PSOE eta EAJren arteko itun baten bidez, atzeratu egin zen transferentzia, Espainiako Gobernuaren aurtengo aurrekontua onartua izan zedin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.