EAJk Kontzertu Ekonomikoari babesa agertzeko eskatu die alderdiei eta eragileei

EAJ

ERREDAKZIOA BILBO
2008ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Kontzertu Ekonomikoa «bidegurutze» batean dagoela iritzita, hura babesteko proposamena egin die EAJk gainerako alderdi politikoei eta gizarte eragileei. Hilaren 28an Luxenburgoko Auzitegiak euskal fiskalitateari buruzko auzi-saioa egingo du, eta epaiketa horren atarian jarrera bateratuta hartzeko eskatu die EAJk. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak aurkeztu du adierazpena Sabin Etxean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Idoia Zenarrutzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordeak lagunduta.

Honako aldarrikapenak egin dituzte jeltzaleek agirian: EAJk Europako erakundeek EAEk zerga-sistema propioa duela onartzea, Espainiako Estatuan foru arauak «biltzea», eta eskuduntzak «era eraginkorrean eta baketsuan» garatuko direla bermatzea. Autogobernuaren «erreminta nagusia» dela uste duelako espero du Urkulluk Kontzertu Ekonomikoa defendatzen duten alderdi guztien babesa lortzea, adierazpenari ekarpenak egitea eta haien konpromisoa lortzea. Halaber, hilaren 28rako, Luxenburgeko Auzitegian auzia aztertuko duen epaiketaren egunerako, Kontzertu Ekonomikoaren aldeko ekimen bateratua egitera deitu ditu EAJko buruak gizarte eragileak eta alderdiak.

EAJko presidentearen irudiko, honakoa ez da «itxaroteko» garaia eta hartuko diren erabakien ondorioak «pasiboki» onartzeko unea, Kontzertu Ekonomikoaren alde jarrera «eragilea» mantentzeko garaiabaizik.Horregatik, arduradun politiko eta instituzionalen bitartez Kontzertu Ekonomikoan biltzen diren eskumenak modu «baketsu eta eraginkorrean» garatzeko konpromisoa hartu du EAJk. Gisa berean,herritarren eta gizarte eragileen «mugagabeko atxikimendua» lortzeko konpromisoa hartu dutejeltzaleek.

Urkulluren aburuz, hainbat arrazoien eraginez dago une honetan «bidegurutzean» Kontzertu Ekonomikoa: Batetik, aipatu du Europan zerga arau sistema propio horrekiko duten «ezagutza eskasa» dela; bestetik, kritikatu du inguruko autonomia erkidegoetako arduradun politikoek Kontzertu Ekonomikoari erasotu egin diotela «erregimen pribilegiatu eta zentzugabetik» eratortzen dela esanaz; azkenik, hiritarren aldikako «axolagabekeriak» ere egoeran eragina izan duela adierazi du.

Hori horrela, landutako agirian EAJk «ezinbestekotzat» jo du Europako erakundeek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga ahalmena «formalki» onartzea, Europako Batasunaren Itunak jasotzen duen erakundeen autonomia printzipioa oinarri hartuta.

Gainera, Urkulluk ohartarazi du Espainiako Estatuaren barruan foru arauak «blindatzea» ezinbestekoa dela eta horretarako Auzitegi Konstituzionalak gai hori berrikusi beharko lukeela uste du. Eta erantsi du premiazkoa eta derrigorrezkoa dela Kontzertu Ekonomikoa aldarrikatzeko « sentimendua» sustatzea, bi helbururekin: batetik, herri itun izaera izateko eta bestetik, euskal herritar guztien ongizaterako tresna dela erakusteko.



AZOREUHARTEAK. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak azpimarratu du EAEko zerga arauen inguruan sortutako auziaren jatorria «euskal erakundeen defentsan» dagoela. Halaber, gogoratu du Azore uharteen auzian Europako Auzitegiek emandako ebazpenak arrazoia ematen diela, eta EAEk Azoreetan ezarritako irizpideak bete egiten dituela. Zenarrutzabeitiak Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak duten zerga eta finantza sistema propioa defendatu du berriro ere.



«Herritarren eta gizarte eragileen mugagabeko atxikimendua lortzeko konpromisoa hartzen dugu»

«Honakoa ez da itxaroteko garaia eta hartuko diren erabakien ondorioak pasiboki onartzeko unea»

iñigo urkullu
eaj-ko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.