azpiegiturak

EAJk salatu du PP Burgosen bultzatzen ari dela egunean 24 orduz ariko den aireportua

Maroto eta De Andres Rajoyren "txotxongilo" direla esan du Ramiro Gonzalezek.

2014ko uztailaren 31
12:59
Entzun

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak adierazi duenez, "Forondan ordutegia murrizten duten bitartean, Aenak eta PPk Burgosko aireportua kargarako indartu eta ikur bihurtu nahi dute, "egunean 24 orduz aritzeko aukerarekin".

Gonzalezen hitzetan, Aenak Burgosko Garraio Zentroari 200.000 metro koadro utziko dizkio bere azpiegitura handitzeko, eta horri esker horren eta aireportuaren arteko distantzia murriztu ahal izango da. Gaur egun bost kilometrora dago logistika azpiegitura hori Burgosko aireportutik.

"Operazio horren helburua da nazioarteko karga operadora handiak erakartzea, lurra prezio lehiakorrean salduz eta aireportua eta aduana zerbitzuak 24 ordutan eskainiz", esan du Gonzalezek ohar batean. Adierazi du Forondaren kontrako erasoa dela, eta kezka agertu du EAJkoak.

"Oso larria da Forondarekin gertatzen ari dena. Alderdi Popularrak gure aireportua itxi nahi du. Egunetik egunera garbiago dago". Gonzalezek horregatik Maroto Gasteizko alkatea eta De Andres Arabako ahaldun nagusia kritikatu ditu: "Rajoyren txotxongilo dira".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.