Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan PSE-EEk Jaurlaritzaren egiturak baliatuko dituen beldur azaldu da Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidea. Gainera, haren irudiko, Aresek Herrizaingo sailburu izateari utzi izanak argi uzten du «PSE-EEk duen ardura eta gobernuaren ekintzari ematen dion garrantzia». Konpromiso falta egotzi dio. «Hauteskundeak gehiago inporta zaizkio, herritarren arazoak baino».
Idoia Mendiak hartuko du Aresek utzitako kargua, etabi egiteko nagusi izango dituela ohartarazi dio Iturratek: Ibermaticaren eta Cabacasen auziak argitzea.
EAJk susmoa du PSE Jaurlaritzaz baliatuko dela kanpainan
Ibermaticaren eta Cabacasen auzietan duten erantzukizunari heltzeko eskatu dio Iñigo Iturratek Idoia Mendiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu