hauteskundeak

EAJk UDFrentzat eskatuko du botoa Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetan

Alderdi zentristarekin "akordio historikoa" lortu duela dio; UDFk bere programan, besteak beste, euskararen ofizialtasuna eta Ipar Euskal Herriarentzat instituzio propioa eskatuko lituzke. Jeltzaleak Euskal Herria Bai koaliziotik kanpo geratu dira.

2007ko maiatzaren 18a
16:22
Entzun
Frantziako Legebiltzarreko ekaineko hauteskundeetarako ABk, Batasunak eta EAk osatutako Euskal Herria Bai koaliziotik kanpo geratu eta bakarrik ez aurkeztea hautatu ondotik, EAJk erabaki du zeinentzat eskatu botoa: UDFrentzat. Jeltzaleek esan dute alderdi zentristarekin "akordio historikoa" lortu dutela.

Akordio horren arabera, UDFk bere programan euskararen ofizialtasuna eskatuko luke, baita Hego Euskal Herriarekin izan beharreko harremanen garapena, eta Ipar Euskal Herriaren aitortza eta honentzat instituzio propioa ere. "Alderdi abertzale eta Frantzia mailako alderdi baten artean egindako lehen akordioa delako da historikoa", EAJren arabera.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberako EAJren batzarrak aho batez hartu du erabakia, alderdiak gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.

EAJ eta UDF, Europako Alderdi Demokratako kide dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.