EAJk ziurtatu du ituna ez dela hedatuko Arabako aurrekontuetara

2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
EAJren hitzetan, Bizkaiko akordioa ez da Araban egingo. Ramiro Gonzalez EAJk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramailearen ustez, «egiturazko gabeziak» dituzte PPk aurkeztutako aurrekontuek, eta horiek ezin dira zuzenketen bidez moldatu. Hortaz, PPk aurrekontuak onartzeko PSE-EEren babesarekin nahikoa ez duen arren, EAJk ez duela horien alde egingo adierazi du Gonzalezek. Izan ere, bere esanetan, EAJk Bizkaian PPrekin egindako akordioak ez du ordainetan EAJk PPrenak onartzea aurreikusten.

Bilduk, ordea, ez du hori sinesten. Bizkaiko babesaren trukean EAJk Arabakoak babestuko dituela uste du, onura alderdikoi batzuk eman eta «kromo trukea» eginda. Horren aurrean, «erantzukizunez eta gardentasunez» joka dezala eskatu dio Bilduk EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.