EAJko kide batzuek parte hartu dute martxan

2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Ordezkaritza ofizialik bidali ez zuen arrean, EAJko hainbat kidek, «modu pertsonalean», atzoko manifestazioan parte hartzea erabaki zuten. Besteak beste, bertan izan ziren Donostiako alkatetzarako hautagai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Eneko Goia, eta Iñigo Iturrate, Maribel Bakero eta Mikel Martinez eusko legebiltzarkideak. Alderdi jeltzaleko buruzagi ohi batzuek ere parte hartu zuten Bilboko martxan, horietako batzuk deitzaileak ere baziren. Hori da Xabier Arzalluz EAJren EBBko presidente ohiaren eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkate izandakoaren kasua. Ramon Labaien Donostiako alkate ohiak ere parte hartu zuen manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.