Politika

EAJrekin koalizioa egiteko "oinarririk" ez dagoela dio Erraztik

Datorren urteko foru eta udal hauteskundeetarako EAJ eta EA koalizioan aurkezteko "oinarririk" ez dago une honetan. Hala adierazi du Begoña Errazti EAko presidenteak. Hala ere, bere alderdiak aukera hori bere kabuz aztertzeko tresnak badituela zehaztu du. Gainerakoan, abertzaleen arteko harremanak sendotzearen alde agertu da Errazti, batik bat, Nafarroan. Probintzia horretan ezinbestekoa ikusten du abertzaleen batasuna "eskuinaren oldarrari" aurre egiteko.

2006ko maiatzaren 2a
18:02
Entzun
"Momentu honetan" ez dagoela EAJren eta EAren artean hautskundeetarako koalizio bat egiteko "oinarririk" ziurtatu du Erraztik Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Hala ere, ez du aukera hori guztiz baztertu, eta EAk hartarako bere tresnak martxan dituela erantsi du.

Jeltzaleekin koalizioa egingo dute argitu ez duen arren, abertzaleen arteko elkarlanaren alde agertu da EAko presidentea, batik bat, Nafarroan. Izan ere, ETAren su-etenaren ondoren Narroako eskuinak abiatu duen oldarraldiari aurre egiteko ezinbestekoa ikusten du Erraztik abertzaleek bat-egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.