politika

EAJren aurrekontu akordio eskaintza "zintzoa" den aztertuko du PSE-EEk

Erakundeen oreka bermatzeko eta egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko atzo EAJk egindako akordioa proposamenak "itxura ona" duela nabamendu du PSE-EEk, baina hainbat zehaztapen egin behar direla.

2009ko uztailaren 7a
12:36
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi du atzo EAJk erakundeen oreka bermatzeko eta egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko akordio eskaintzak "itxura ona" duela. Hala ere, proposamen hori "zintzoa" den edo "soilik Arabako aldundiaren aurkako mozioa geldiarazteko ahalegina" den aztertu beharra dutela adierazi du Pastorrek.

"Akordio eskaintza hori EAJk etorkizunean mantenduko duen ildoa ala irailerarte egiten duen estrategia soila den" jakin nahi du Pastorrek. Gainera, nabarmendu du, EAJk "batez ere PSE-EEri" egindako akordio proposamen horrek EAEko erakunde guztien aurrekontuak onartzeko asmoa adierazten badu, PSE-EE prest dagoela hitz egiteko.

Izan ere, aurrekontuetarako akordioa jeltzaleek astero egin ohi duten bileran hartu zuten. Krisia gai nagusi eta bakartzat izan zuten bileran. Bileraren ostean jakinarazi zuten erabakia hedabideetara bidalitako oharraren bitartez.

Lehentasuna krisiari aurre egitea da EAJrentzat. Eta ildo horretan bideratu behar da indarra, haien ustetan. Horregatik, bileran adostu zutenez, "erakunde indartsuekin aurrekontu egokiak egin daitezke, eta askoz errazago suspertu ahalko da ekonomia". Proposamenarekin erakundeak inbertsiora bultzatu nahi dituzte ekonomia berriro pizteko, eta lanbide berriak sortzeko.

EAJk proposamen hau ez ezik, udaletxeei, eta diputazioei ere gin zien, "herritarren eta enpresen konfiantza bermatzeko".

EAJk jakinarazi du ez duela inolako erantzunik jaso Jaurlaritzari orain arte egindako egonkortasun proposamenen gainean. "Nahiz eta Patxi Lopez lehendakariari egindako egiturazko hamar proposamenen inguruko erantzunik ez jaso, beharrezkoa da ahalegin berritua egitea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.