Politika

EAJren bakegintzarako agiriak argiak eta itzalak ditu Batasunaren iduriko

EAJk gaur zortzi aurkeztu zuen bakea eta normalizazioa politikoari buruzko 'Elkarbizitzarako bake-bideak' agiria, Euskal Herriko gatazka konpontzeko jeltzaleen errepide mapa. Agiri horri buruz duen iritziaren berri eman du gaur Batasunak Iruñean: argiak eta itzalak sumatzen dizkiote proposamenari Ainara Armendariz eta Arnaldo Otegi mahaikideek agertu dutenez. Argien artean subjektu politikoa eta erabakitzeko eskubidea euskal gizartean kokatzea eta lurraldetasna aintzat hartu izana; itzalen artean, berriz, EAJk Espainiako Estatuarekiko "jarrera paktista" ageri duela iritzi diote Batasuneko buruek.

2005eko urriaren 29a
15:52
Entzun
Konponbidea lortzeko prozesuan baliagarri izan daitezkeen elementuak jasotzen ditu EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarrak onartutako agiriak. Armendarizek eta Otegik agertu dutenez, ekarpen onak dira subjektu politikoa eta erabakitzeko eskubidea euskal gizartean kokatzea, eta, halaber, lurraldetasuna kontuan izatea. Horrez gain, Batasunak uste du eurek Anoetako proposamenean aurkeztutako metodologia, bi mahai eratzeko, bere egin dutela jeltzeleek, eta hori ere ontzat eman dute.

"Neoautonomismoaren"inguruko kezka

Baina EAJren agiriko beste zenbait puntu kezkaz eta zalantzaz hartu dituztela jakinarazi dute Armendarizek eta Otegik. Azaldu dutenez, Espainiako Estatuarekiko "mendekotasuna eta jarrera paktista" sumatu diete jeltzaleei, eta "neoautonomismorako" joera ere bai. "Euskal gizartearen erabakia errespetatzea da Espainiako Estatuarekin eta Frantziarekin hitzartu behar den gauza bakarra", azpimarratu dute.

Hala ere, "prozesu demokratiko bat abian jartzeko" beren eskua luzatuta dutela agertu diete Batasuneko buruzagiek EAJri zein gainerako eragile sozial, politiko eta sindikatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.