EAJren egoitzen kontrako bi eraso egin dituzte bart ezezagun batzuek Barakaldon (Bizkaia) eta Donostian; haietako batzokiak izan dituzte helburu.
Barakaldon Gurutze auzoan egin dute ekintza. EAJk jakinarazi duenez, lehergaiz, su hartzeko likidoz eta kohetez osatutako lehergailua eztandarazi dute, goizeko hamabiak eta hamar aldera. Kalte material handiak sortu ditu batzokian, eta ondoan zeuden hiru auto ere kaltetu dira.
Bost minutu lehenago egin dute Donostiako ekintza, eta hemen kalteak arinak izan dira, EAJren arabera. Ezezagun batzuek su hartzeko likidoa bota dute Carlos I.a kaleko batzokiaren aurka, sarrerako atera, eta su eman diote.
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak salatu egin ditu erasoak, eta Barakaldokoaren egileek aurrez abisurik ez dutela eman agertu du.
EAJren Barakaldoko eta Donostiako batzokiei eraso egin diete
Bizkaiko egoitzan lehergaiz, su hartzeko likidoz eta kohetez osatutako lehergailua lehergailua jarri dute eta Gipuzkoakoaren sarrerako ateari su eman diete ezezagun batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu