Getxo EAJren egoitzaren aurkakoa izan zen lehen erasoa. Gaueko hamaikak aldera kaputxadun talde batek margo gorri eta horiz betetako arrautzak jaurti zituzten batzokiaren aurka. Egoitza ezezik, inguruan zeuden lau auto ere kaltetu zituzten Ertzaintzaren arabera.
Antzeko erasoa jasan zuen gauerdia pasata Eibarko Urkisu kalean dagoen EAJren egoitzak. Batzokiaren aurrealdea eta alboan zeuden bi auto margo hori eta gorriz zikinduta geratu dira.
Azkenik, goizaldeko hirueak aldera Caja Vital banketxearen kutxa bat erre dute Gasteizen. Sutearen ondorioz, kutxa suntsituta geratu da eta hainbat auto ere kaltetu dituzte garrek. Ertzaintza ikerketa egiten ari da, baina hala ere molotov koktelak jaurti dituztelako susmoa dute.
Euskal Herria
EAJren bi egoitzari eraso egin diete eta kutxa bat erretzen saiatu dira
Erasoak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan izan dira. EAJren egoitza banari eraso egin diete Getxon (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, margo hori eta gorriz betetako arrautzak jaurti dizkiete. Bestalde, Gasteizen, kutxa bat erretzen saiatu dira hainbat ezezagun. Kutxa txikitzeaz gain, kalteak eragin dituzte alboan zeuden bi ibilgailutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu