Aberri eguna

EAJren hitzetan ez dago aitzakiarik euskal gizartearen borondatea kontutan ez hartzeko

Datorren igandean, Bilbon ospatuko du EAJk Aberri Eguna. "Bakea eta askatasuna lortuko dituen Euskadin ez dago aitzakiarik euskal gizartearen borondate demokratikoa eta horrek esparru juridiko-politikoan duen isla kontuan ez hartzeko", dio egun horretarako alderdiak prestatu duen agiriak. EAJren ustez, itxaropen garaian da bakea lortzeko "oztopo eta eragozpenak" izango diren arren. Era berean, agiriak dioenez EAJ prets dago "bakeari lehentasun osoa emateko".

2006ko apirilaren 12a
17:06
Entzun
EAJk Aberri Egunerako prestatu duen agiak dioenez, "hamarkada luzeak iraun dituen tragediaren ostean ematen du zilegi dela bake eta askatasunera iristea". Bide zaila izango den arren bakea lortuko dela ziurtatzen du agiriak "herri honen amets nagusia" hori baita. Horretarako konpromisoak hartzea beharrezkoa dela iritzi dio EAJk. Horregatik ondorengo konpromisoa agertzen du Aberri Egunerako prestatu duen agirian: "Prest gaude beste ezer egin aurretik, gure herriarentzat horrek izan dezakeen garrantzia gorabehera, bakeari lehentasun osoa emateko."

Era berean, EAJk azpimarratzen duenez, "bakea eta askatasuna lortuko dituen Euskadin ez dago aitzakiarik euskal gizartearen borondate demokratikoa eta horrek esparru juridiko-politikoan duen isla kontuan ez hartzeko". Prozesu horretan beharrezkoa izango da EAJrentzat "argi edukitzea etorkizuneko akordio baten herri honetako sentsibilitate eta identitate politiko guztiak integratu behar dutela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.