Izan ere,PPrekin lotura estua duen FAES fundazioak antolatutako mintegi batean ponentzia bat aurkeztu zuen Marco epaileak, eta, besteak beste,EAE Euskal Autonomi Erkidegoan "konfiantzazko" Auzitegi Nagusia eratu behar dela esan zuen. Auzitegi hori "konfiantzazkoa" izateko "ideologia jakin bateko" epaileek osatu behar zutela erantsi zuen Marcok.
Ildo horretatik, "konfiantzazko" auzitegiaren eraketa abian zela iradoki zuen Bizkaiko Auzitegiko epaileak. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusian PPk eta haren inguruko epaileak biltzen dituen APM epaileen elkarteak izendatutako epaile bana sartu zirenetik, "indar orekan" aldaketa izan dela baieztatu zuen Marcok, eta legearen interpretazioa egiterakoan nabarmena dela. "Lehenago, aforatuen aurka ezarritako salaketak artxibatu egiten ziren automatikoki; orain ez da horrelakorik gertatzen", azpimarratu zuen Bizkaiko Auzitegiko epaileak.
Emilio Olabarriaren arabera, Marcoren baieztapen horiek guztiak legediaren urraketa larriak dira, " EAEko Auzitegi Nagusiko lankideei eta presidenteari prebarikazioa leporatzen baitie". Funtsean, horregatik erabaki dut EAJk Marcoren aurkako salaketa jartzea.
Marcoren hitzak eta azkenaldiko gertakariak aintzat hartuta, susmo larri bat dutela esan du Arzalluzek: PP "bere aldeko" botere judiziala ari dela eratzen EAEn. Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentearen aurkako kereila kontuan hartu izana susmo horren frogatzat aurkeztu du EAJko presidenteak.
Botere judiziala
EAJren iduriko, "bere aldeko" botere judiziala eratzen ari da PP EAEn
EAE Euskal Autonomi Erkidegoan PP "bere aldeko" botere judiziala eratzen ari dela uste du EAJk. Hala adierazi du gaur Xabier Arzalluz EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak Emilio Olabarria alderdi bereko legebiltzarkide eta Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide ohiarekin batera eman duen prentsaurrekoan. Bizkaiko Auzitegiko Hirugarren Ataleko lehendakari Maria Concepcion Marcoren aurka salaketa jarri dutela iragartzeko egin dute agerraldia Arzalluzek eta Olabarriak. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian egin dute salaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu