Politika

EAJren iritzian badaude aukerak PSE-EE eta Batasuna erabakitze eskubidearen inguruan ados jartzeko

EAJren EBBko bozeramaile Iñigo Urkulluren iritzian badaude aukerak PSE-EE eta Batasuna erabakitze eskubidearen bueltan ados jartzeko. Urkulluk esan duenez, Hirukoak baditu adostasunak erabakitze eskubidearen inguruan, eta ildo horretatik PSE-EErekin eta Batasunarekin akordioa lortuko dutela uste du. Radio Euskadin azaldu duenez, hausnarketa hori 'Estatutu berrirako proposamena'-ren ildotik dator, baina erabakitze eskubidearen inguruan ñabardurak dituenez PSE-EErekin eta Batasunarekin ados jartzea posible dela uste du Urkulluk.

2005eko azaroaren 24a
15:28
Entzun
Urkulluk uste du gogoetak jasotzen dituen ñabardurek erraztu egingo dutela PSE-EErekin eta Batasunarekin akordioa lortzea. Hirukoak Gobernu koalizioa sinatuta duen heinean, gatazkaren konponbideri dagokionean ere adostasunak badituztela azaldu du Urkulluk. Alegia hiru alderdiak ados daude zera esaterakoan: "Euskal herriak izaera propioa du, eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ere bai".

Azaldu duenez, proposamen hori aurreko legegintzaldian Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 'Estatutu Berrirako proposamenetik' dator. "Hirukoak bere baitan duen lehentasuna Eusko Legebiltzarraren gehiengo batek adostutako eta onartutako Estatutu Berrirako Proposamenaren baitan daude, beraz, ez dago gauza berrik. Erabakitzeko eskubidearen inguruan ñabardurak daude, eta horren bidetik etorri daiteke bai Batasunaren eta baita PSE-EEren beste adostasun bat, momentu honetan".

Euskal gizarteak itxaropenarekin jarraitu dezan lan egin behar dutela azpimarratu du Urkulluk. Alderdien artean elkarrizketa badagoela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.