Lehendakari izateko beraien 9 botoak zeini eman erabakitzeko, EAJri eta PSE-EEri bilerak eskatu zizkien Ezker Abertzaleak, baina, jakinarazi dutenez, oraindik orain erantzunaren zain jarraitzen dute.
Esan dutenez, egia da PSE-EEren eta beraien artean dagoen harremana ez dela ona, baina, Nekane Erauskinek azpimarratu duenez, sozialistak dira "demokrazia errespetatzen ez dutenak", besteak beste, "alderdien legeari eutsiz".
Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxeri, berriz, zera esan dio, "ez ahazteko", 75 legebiltzarkideetatik 22 "bakarrik" dituela EAJk, eta beraz, beharrezkoa dela "elkarrizketaren bidez akordioa lortzea".
Politika
EAJri akordioak bilatzea dagokiola uste du Erauskinek
Eusko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeak azaldu du, ez duela PSE-EEren eta EAJren erantzunik jaso, haiei eskatutako bileren inguruan. EABko bozeramaile Nekane Erauskinek "legebiltzarra blokeatzea" leporatu dio EAJri. Euskal gizarteak behar duena, "konponbiderako prozesua bultzatzen duen" lehendakaria dela esan du, eta horretarako, beharrezkoa dela "alderdien arteko akordioa" bilatzea. EAJk ez duela hori egiten azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu