Gernikako Estatutuak bezala, 25 urte dituzten gazteak izan dira prentsaurrekoan, eta Ibarretxeren plana onartzeaz, gazteek denbora honetan bizitzako "arazo eta errepresioa" luzatuko dituela azaldu dute. Beraz, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe lehendakariari arduraz jokatzeko eskatu diote.
"Arduraz jokatzeko unea da, eta horixe da EAJri eta Ibarretxeri eskatzen dioguna. Eta, euskal gazteriak arduraz eta ausardiaz jokatzen dugulako, ez dugu inolaz ere onartuko gure herriaren zatiketa onartu eta gatazkaren areagotze eta iraunkortzerik ekarriko duen proposamen politikorik".
Horregaitik, datorren ostegunean egingo den manifestaziorako deia egin dute gazteek, "autodeterminazioaren banderari duintasunez milaka gaztek bat egingo dutenaren ziurtasunarekin".
Jaurlaritzaren estatutu berrirako proposamena
EAJri arduraz jokatzeko eskatu diote hainbat gaztek
Gernikako estatutuaren adineko hainbat gaztek, 25 urte geroago arduraz jokatzeko eskatu diote EAJri eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri. Izan ere, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena EAJrentzat neurrira egindako proposamena dela iritzi diote, eta onartzen bada, gazteek azken 25 urteetan bizitzako "arazo eta errepresioa" luzatuko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu