Politika

EAk arerioz ez nahasteko eskatu dio Urkulluri

Jaurlaritzako hirukoaren batasuna eskatu du Mikel Irujo EAko komunikazio idazkariak. Hala, kontsultaren inguruan EA eta EAJren artean sortutako polemika amaitutzat emateko nahia azaldu du.

2008ko abuztuaren 14a
15:52
Entzun
Mikel Irujo EAko komunikazio idazkariak arerioz ez nahasteko esan dio Iñigo Urkullu EAJko presidenteari, bi alderdiak kontsultaren alde daudelako. Beraz, Irujoren ustez, bi alderdiek bat egin behar dute Gasteizko legebiltzarrak onartutako galdeketaren alde.

Azken egunetan, kontsulta dela eta polemika sortu da EA eta EAJren artean. Izan ere, Unai Ziarreta EAko presidenteak, Espainiako Auzitegi Konstituzioanak galdeketa legez kontrako zela erabaki arren aurrera egin beharra zegoela adierazi zuen. Honen harira, Urkulluk Ziarretaren baieztapena Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen zuhurtziarekin ez doala bat adierazi zuen atzo.

Gaur berriz, azken egunetan sortu den eztabaida amaitutzat emateko, Irujok Jaurlaritzako gobernua osatzen duen hirukoak batuta egon behar duela adierazi du, batez ere Madrilen aurrean. Halaber, EAk kontsultaren alde ahal duen guztia egiten jarraituko duela gaineratu du Irujok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.