Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

EAk Burujabetza Legea sustatuko du, gaurko esparru autonomikoa gainditzeko asmoz

Eusko Legebiltzarreko lege horretan erabaki eskubidea jaso nahi du, eta parlamentuak bere kabuz hori gauzatzea.

2009ko otsailaren 11
14:58
Entzun
EAk gaur iragarri du Eusko Legebiltzarrean Burujabetza Legea sustatuko dutela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esparrru autonomikoa gainditzeko helburuz. Hala, lege horretan erabaki eskubidea jaso nahi dute.

Asmo horren arabera, EAEk Espainiako Estatuarekin negoziazio bidea agortu ondotik, "burujabetza adierazpena" egingo luke legebiltzarrak, Nazio Batuen Erakundeko Eskubide Zibil eta Politikoen Akordioan oinarrituta. Erabaki eskubidea gauzatuko luke, aitorpenaren zain egon barik. "Erakunde publikoen arteko gatazka sortuko litzateke, eta nazioarteko erakundeak parte hartzera behartuko lituzke".

EAEren eta Nafarroaren arteko harremanez, izaera administratiboko kontseilua sortzea proposatu du EAk. EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren artean, berriz, lankidetza organu iraunkorra eratu nahi du.

Unai Ziarreta EAko lehendakari eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako alderdi hartako Bizkaiko zerrendaburuak, Rafa Larreina Arabakoak eta Jesus Mari Larrazabal Gipuzkoakoak eman dute proposamenaren berri, gaur. "EAE ezin da erkidego autonomo bezala gobernatu, baizik eta nazio bezala", esan du Larreinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.